-GOOGLE BOOKS-

10Jun09


Google books, Google bilatzaileak eskaintzen dituen barne bilatzaileetako bat da.

Gai desberdinetako liburuak PDF formatuan topa ditzakegu bertan. Dohaineko zerbitzua denez, eskaintzen dituen liburu kopurua txikia da. Hala ere, herraminta oso interesgarria da irakurtzea gustuko dutenentzat.

Anuncios

-ISBN

10Jun09

ISBN (International Standard Book Number) erabilera komertzialerako liburuentzako identifikatzailea da.

Euskaraz,  Liburuen Nazioarteko Zenbaki Normalizatua edo «is-bin» deritzo.

1966an Erresuma Batuan,  W H Smith liburu dendak sortu zuen, Standard Book Numbering (SBN) izenpean. 1970ean mundu osora hedatu zen identifikatzailea eta ISO 2108 estandar internazional moduan definitu zen.

Identifikatzaile honek,10 digitu dauzka; 4 zatitan banatzen da:

1-Herrialdearen edo jatorrizko hizkuntzaren digitua.

2-Editorearen digitua.

3-artikuluaren digitua.

4-Kontrol digitua.

Hala ere, 2007 urtetik aurrera, 10 digitu hauei beste hiru gehitu zaizkie, barra-kode internazionalarekin bat eginez.

ISBN, ere, 1972-tik Espainian editatu diren liburuen erreferentzia biltzen duen datu- basea da.

Euskaraz, katalanez, gallegoz eta gazteleraz editatutako 900.000 liburuen erreferentzia eskaintzen du. Eta aurretik aipatutako ISBN da bilaketa hauek egiteko baliabidea, hots, Herrialdearen edo jatorrizko hizkuntzaren digitua; editorearen digitua; artikuluaren digitua; kontrol digitua.


-BilGunea-

10Jun09

Bilgunea Euskadiko erakunde publiko eta pribatu ezberdinetako liburutegien katalogo kolektiboa da. Erakunde hauen artean unibertsitateak, aldundiak eta udalak aurkitzen dira.

Hainbat erakundeetako liburutegien katalogoak daude bertan: jaurlaritza, aldundiak, udalak, unibertsitateak, espezializatuak …Eskaintzen dituen loturak oso interesgarriak dira, beste katalogo batzuetara dauzkanak esaterako.

Bilaketak gazteleraz zein euskaraz; herriaren arabera; sailaren arabera egin daitezke.

1.Ignacio Ramonet,  Le Monde Diplomatique egunkariko zuzendariaren idatzi edo aipatzen duten dokumentuak katalogo osoan bilatu ditut. Emaitzetatik gehien harritu nauena Ignacio Ramonetek idatzitako liburu eta artikuluez gain, antzeko autoreak ere agertu zaizkidala da.

2.bilaketan Oiongo liburutegian autore berdina bilatu dut eta ez dut emaitzarik lortu.


-SPRINGER-

10Jun09

Springerlink ingelesezko tresna erraldoia da. Zientzia guztien  datu base nagusienetakoa da.

Sareko argitalpen; artikulu; liburu zientifiko gehienak bertan eskuratu daitezkeela esan daiteke. Adibidez, matematika, ekonomia, medikuntza, astronomia bezalako zientzien bilaketetarako informazio iturri nagusia da interneten. Herrialde desberdinetako liburutegi zientifikoen loturak izateak egiten du hain potente web gune hau.

Web gunea, gazteleraz ere egon harren, bilaketen emaitzak ingeles  eta PDF formatuan dira. Springer-en erabiltzaile nagusiak erakunde handiak dira, baina oso erabilgarria denez edozeinentzako instrumentu baliagarria eta benetan fidagarria da.

1.bilaketan: Humanidades, Derecho  y Ciencias Sociales bilaketa egin dut. Journal of Philosophical Logic moduko aldizkari prestigiotsuetako artikuluak eta Annals of Dislexya bezalako liburu erreferenteen idazkiak topatu ditut.

2.bilaketan: Sigmund Freud psikoanalistaren izena jarri dut bilatzailean eta esan dezaket berak idatzi, berari buruz idatzitako eta berari buruzko aipamenak dituzten argitalpen guztiak agertu zaizkidala: 2.978 emaitza, alegia.


Google Scholar, Google bilatzaileak zenbait editorial, unibertsitate eta elkarte profesionalekin  batera sortutako bilatzaile zientifikoa da; dokumentazio teknikoa eskaintzen duen instrumentua da.

Ikerketa lanak, artikulu espezializatuen laburpenak, informe teknikoak, liburu zientifikoak edo/eta zenbait doktoratuen tesiak topa ditzakegu bertan.

Google bilatzailearen moduan, bilaketaren emaitzak ordenatuta daude. Emaitzen hierarkizazio hau, autorearen edo artikuluaren garrantziaren arabera edo/eta dokumentuak izandako kontsulten araberako da. Gainera, Google Scholar­-en egindako bilaketak bereizgarri esanguratsu bat daukate: emaitzen dokumentuetan sarean aurkitzen ez diren testuen erreferentziak agertzen dira eta bertan, erreferentzi hauetarako informazio eta loturak eskaintzen dira.

Beste ezaugarri esanguratsu bat, web gune ireki edo dohainekoa dela da. Beraz, informazio zientifiko eta espezializatua edonoren esku jartzen duen informazio iturria da.

Bilatzaile sofistikatua da. Autorea;  artikulua; argitaratutako aldizkaria edo dataren araberako bilaketak egin ditzakegu.

1.bilaketaren emaitzak:  autorea ipini dut; Jose de la Luz zientifiko kubatarra. 77.000 emaitza posibletatik 10 orrialde agertu zaizkit. Emaitzetatik, benetan erabilgarriak egin zaizkidan emaitzak bi diren harren oso baliagarriak eta zehatzak dira.

2.bilaketan hemafrodita hitza bilatu dut. Berriz, 14 orrialde agertu zaizkit hitz hau aipatu edo lantzen duten dokumentu zientifikoekin.


-INGUMA-

09Jun09

Inguma Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz Udako Euskal Unibertsitateak sortutako euskal komunitate zientifiko-intelektualaren datu-basea da.

Ingumak ez ditu Dialnet bezain bilaketa sofistikatuak eskaintzen, babesle bakarra  daukalako (Bizkaiko diputazioa). Hala ere, une honetan datu-basean 5.880 egilek ekoiztutako 23.000 dokumentu eskaintzen ditu web gune honek. Bertan azken 30 urteetan unibertsitate mailako zientzia eta jakintza-alor bakoitzean euskaraz ahoz eta idatziz ekoitzi denari buruzko oinarrizko informazioa eskaintzen da; euskaraz zer egin den eta nork egin duen, alegia.

Inguma euskarazko produktu guztiak eta egile euskaldunak ezagutarazteko tresna azkar eta eraginkorra izateko asmoz sortu da; ahozko (hitzaldiak, ikastaroak, irakasgaiak) eta idatzizkoak (hots, liburuak, artikuluak, hitzaurreak, liburu-aipamenak) dira eskaintzen duen informazioa.

Aipatu bezala, web gune honek eskaintzen dituen bilaketak ez dira oso sofistikatuak. Nahi dugun bilkaterako koadrotxoaz gain, gaien sailkapena eskaintzen zaigu, bilaketa atalka egiteko. Dena dela, egileen kasuan, izen-deiturekin batera, beren helbide elektronikoa azaltzen da, eta informazioaren bilketan oso baliagarria suertatu daitekeen baliabidea da erabiltzaileentzat.

Ingumenen egin dudan lehenengo bilaketa gizarte mugimenduak izan dira. 161 egile agertu zaizkit; autore bakoitzeko 20 artikulu inguru.

Bigarrenean, autorea idatzi dut: Sastre. Eta bi autore topatu ditut: Juan Sastre (artikulu bat), eta Pablo Forest Sastre (12 artikulu). Bigarren hau da bilatzen ari nintzena, beraz, bilaketaren emaitza ona izan da.

Bestalde, izenburu, produktu mota…-en araberako bilaketak ere egin daitezke.

Hitz gutxitan, Ingumen informazio zientifikoa topatzeko bilatzaile aberatsa da, baina instituzioen aldetik dauzkan laguntza ekonomikoek mugatu egiten dute eskaini ditzakeen zerbitzuak; babesle bakarra edukitzeak bere eskaintzak mugatze dituela uste dut.


-Dialnet-

09Jun09

Dialnet, dokumentu zientifiko hispanikoak topatzeko web gunea da.

Errioxako Unibertsitateak, zenbait liburutegirekin elkarlanean sortutako platafroma honek, gehienbat, zientzia sozialen eta humanitateen inguruko dokumentuak bildu eta eskaintzen ditu .

Aldizkari espezializatuak, hemeroteka eta datu basea dira eskaintzen dituen zerbitzuen hiru zutarri nagusiak.

Hala ere, dokumentu gehienak ez daude eskuragarri, horregatik harpidatzea da gomendagarriena. Harpidetza dohainekoa da, eta harpidetuz gero intereseko gaia edo/eta autoreen artikuluak argitaratzean postas abisua jasotzeko aukera dago.

Aipagarria da dokumentu gehienak daukaten laburpena. Bilaketa erraztu eta batez ere denbora aurrezten digun baliabidea da laburpena; modu honetan artikulu guztia irakurri beharrean, artikulua irakurri aurretik gure interesekoa den jakin dezakegu  bilaketa erraztuz. Gainera, harpidetza gauzatu aurretik, testuen laburpenak irakurri ditzazkegu web gune honetan eskaintzen diren zerbitzuak gure interesekoak diren jakiteko.

Dialnet web gunean egin dudan lehendabiziko bilaketa orokorra izan da; inongo zehazpenik gabekoa. Alzheimer hitzaren bilaketa aldizkari, dokumentu, izenburu eta autore guztiak kontutan hartuz egin dut. Bilaketaren emaitzak hurrengoak izan dira: 17 orri eta 849 dokumentu. Soilik  emaitzen laurdena, gutxi gora behera, testu osoa eskaintzen dute. B eraz, aipatu moduan, zenbait kasutan laburpenak baliagarriak eta bilatu beharreko informaziorako  nahikoak izan daitezkeen harren, gomendagarria da harpidetza gauzatzea.

Gauzatu dudan bigarren bilaketa aurrekoa baino zehatzagoa izan da; autorea eta dokumentu mota kontutan hartuta. Eduardo Punset psikologoa izan da bilatu dudan autorea. Dokumentu mota aldizkari artikuluak hautatu ditut. Emaitza interesgarriak agertu zaizkit. Bilaketaren emaitza 11 artikulu izan dira eta hauetariko gehienak Punset bera idatzitakoak izan dira.

Ondorioa: tematika zientifikoa duen informazioa biltzeko tresna aproposa da Dialnet web gunea, eta dokumentuek laburpena izateak oso baliozkoa da.