Archive for the ‘Uncategorized’ Category

-GOOGLE BOOKS-

10Jun09

Google books, Google bilatzaileak eskaintzen dituen barne bilatzaileetako bat da. Gai desberdinetako liburuak PDF formatuan topa ditzakegu bertan. Dohaineko zerbitzua denez, eskaintzen dituen liburu kopurua txikia da. Hala ere, herraminta oso interesgarria da irakurtzea gustuko dutenentzat.


-ISBN

10Jun09

ISBN (International Standard Book Number) erabilera komertzialerako liburuentzako identifikatzailea da. Euskaraz,  Liburuen Nazioarteko Zenbaki Normalizatua edo «is-bin» deritzo. 1966an Erresuma Batuan,  W H Smith liburu dendak sortu zuen, Standard Book Numbering (SBN) izenpean. 1970ean mundu osora hedatu zen identifikatzailea eta ISO 2108 estandar internazional moduan definitu zen. Identifikatzaile honek,10 digitu dauzka; 4 zatitan banatzen da: […]


-BilGunea-

10Jun09

Bilgunea Euskadiko erakunde publiko eta pribatu ezberdinetako liburutegien katalogo kolektiboa da. Erakunde hauen artean unibertsitateak, aldundiak eta udalak aurkitzen dira. Hainbat erakundeetako liburutegien katalogoak daude bertan: jaurlaritza, aldundiak, udalak, unibertsitateak, espezializatuak …Eskaintzen dituen loturak oso interesgarriak dira, beste katalogo batzuetara dauzkanak esaterako. Bilaketak gazteleraz zein euskaraz; herriaren arabera; sailaren arabera egin daitezke. 1.Ignacio Ramonet,  Le […]


-SPRINGER-

10Jun09

Springerlink ingelesezko tresna erraldoia da. Zientzia guztien  datu base nagusienetakoa da. Sareko argitalpen; artikulu; liburu zientifiko gehienak bertan eskuratu daitezkeela esan daiteke. Adibidez, matematika, ekonomia, medikuntza, astronomia bezalako zientzien bilaketetarako informazio iturri nagusia da interneten. Herrialde desberdinetako liburutegi zientifikoen loturak izateak egiten du hain potente web gune hau. Web gunea, gazteleraz ere egon harren, bilaketen […]


Google Scholar, Google bilatzaileak zenbait editorial, unibertsitate eta elkarte profesionalekin  batera sortutako bilatzaile zientifikoa da; dokumentazio teknikoa eskaintzen duen instrumentua da. Ikerketa lanak, artikulu espezializatuen laburpenak, informe teknikoak, liburu zientifikoak edo/eta zenbait doktoratuen tesiak topa ditzakegu bertan. Google bilatzailearen moduan, bilaketaren emaitzak ordenatuta daude. Emaitzen hierarkizazio hau, autorearen edo artikuluaren garrantziaren arabera edo/eta dokumentuak izandako […]


-INGUMA-

09Jun09

Inguma Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz Udako Euskal Unibertsitateak sortutako euskal komunitate zientifiko-intelektualaren datu-basea da. Ingumak ez ditu Dialnet bezain bilaketa sofistikatuak eskaintzen, babesle bakarra  daukalako (Bizkaiko diputazioa). Hala ere, une honetan datu-basean 5.880 egilek ekoiztutako 23.000 dokumentu eskaintzen ditu web gune honek. Bertan azken 30 urteetan unibertsitate mailako zientzia eta jakintza-alor bakoitzean euskaraz ahoz eta […]


-Dialnet-

09Jun09

Dialnet, dokumentu zientifiko hispanikoak topatzeko web gunea da. Errioxako Unibertsitateak, zenbait liburutegirekin elkarlanean sortutako platafroma honek, gehienbat, zientzia sozialen eta humanitateen inguruko dokumentuak bildu eta eskaintzen ditu . Aldizkari espezializatuak, hemeroteka eta datu basea dira eskaintzen dituen zerbitzuen hiru zutarri nagusiak. Hala ere, dokumentu gehienak ez daude eskuragarri, horregatik harpidatzea da gomendagarriena. Harpidetza dohainekoa da, […]


IMDB

09Jun09

The Internet Movie DataBase Pelikulen inguruko informazioa biltzeko, interneteko datu- base nagusia da. Film, telesail, zuzendari, aktore… inguruko informazioa eskaintzeaz gain,  posterrak, argazkiak eta bideoak ere aurkitzen dira bertan. Interneteko gainontzeko bilatzaile gehienak bezala, ingelesa da web gune honek lehenesten duen hizkuntza. Hala ere, bilaketak errazteko zenbait baliabide erabiltzen ditu: pelikula kategoria, zuzendaria edota izenburuaren […]


LA BUTACA.net

09Jun09

La butaca.net web gunea, online bidezko zinema aldizkaria da. Gaztelerazko zinema web gune nagusietakoa da. Zinemaren inguruko edozer gauza bilatzeko oso baliagarria da. Elkarrizketak, kritikak, pelikulen zien aktore edo zuzendarien inguruko informazio orokorra (biografiak, laburpenak…) eta pelikula ikusienen ranking-a, besteren artean,  aurki daitezke. Zenbait blog-etara eskaintzen diren link-ak ere interesgarriak dira. Harpidetzarako aukera dago, e-mail-era […]


“LUCIO, UN ANARQUISTA IRREDUCTIBLE”-(dokumentala) Ohitura handia daukagu etxea teilatutik hasteko. Aitor Arregik aurrekoan eskaini zigun hitzaldiak, ordea, edozer gauza egin aurretik dokumentazio lan sakon bat burutzea ezinbestekoa dela erakutsi zigun; dokumentazioak, parte handi batetan, emaitzak baldintzatuko ditu. Hala ere, informazio bilketaren beste aspektu bat ere erakutsi zigun: pertsonak informazio iturri direnean, jasotakoa etengabe aldatzen da. […]