IMDB

09Jun09

The Internet Movie DataBase

Pelikulen inguruko informazioa biltzeko, interneteko datu- base nagusia da.

Film, telesail, zuzendari, aktore… inguruko informazioa eskaintzeaz gain,  posterrak, argazkiak eta bideoak ere aurkitzen dira bertan.

Interneteko gainontzeko bilatzaile gehienak bezala, ingelesa da web gune honek lehenesten duen hizkuntza. Hala ere, bilaketak errazteko zenbait baliabide erabiltzen ditu: pelikula kategoria, zuzendaria edota izenburuaren araberako bilaketak egin daitezke eta ondorioz edonoren esku dagoen herraminta da.

Datu- base honek bilaketak egiteko eskaintzen duen beste bi baliabide Mesage Boards eta Browse IMDB dira.

1-Mesage Boards: Foroen antzeko funtzionamendua dauka eta Twitterra egiteko aukera eskaintzen du

2- Browse IMDB: Filmen bilaketa errazteko helburu duten sailkapenak eskaintzen ditu: Top Movies; US Movie Showtimes; Search by Rating.

IMDB informazio zehatza eta fidagarria eskaintzen digu. Baliagarritasun handiko tresna da, eta egin ditudan bilaketak horren erakusle dira:

1.bilaketa: Audrey Tautou aktorearen inguruko  informazio ugari topatu nahi nuen: filmografia eta biografia bereziki. Ez nituen halako emaitzak espero; emaitzak eskematikoki edo fitxa tekniko moduan ageri dira. Hala ere, informazio gutxi baino zehatza eta fidagarria dela iruditu zait.

2-bilaketa: Gegen Die Wand filmak islatzen duen Turkiar kulturaren inguruko pelikula gehiago topatu nahi nituen. Horretarako, all bilaketa egin dut eta ondoren Plot keywords-en atalean, sartu eta Turkish  azpi sailean klikatu dut. Uste baino film gehiago agertu zaizkit eta horietako batzuk benetan interesgarriak dira. Gainera, harritu egin nau, itxuraz zine Hollywoodienseko filmak soilik biltzen dituen bilatzaile honetan honelako filmak agertzea.

3.bilaketa:  Jatorri frantsesa duen pelikula bat bilatzen saiatu naiz: Jeux d’enfants, alegia. Aurreikusten nuen moduan, film ezaguna izan harren, frantsesezko izenburua jarrita ez dut emaizta baliogarririk izan. Horregatik, ingelesezko izenburuarekin saiatu naiz,  Love Me If You Dare ipinita, baina ez dut emaitzarik jaso.


LA BUTACA.net

09Jun09


La butaca.net web gunea, online bidezko zinema aldizkaria da. Gaztelerazko zinema web gune nagusietakoa da.

Zinemaren inguruko edozer gauza bilatzeko oso baliagarria da. Elkarrizketak, kritikak, pelikulen zien aktore edo zuzendarien inguruko informazio orokorra (biografiak, laburpenak…) eta pelikula ikusienen ranking-a, besteren artean,  aurki daitezke. Zenbait blog-etara eskaintzen diren link-ak ere interesgarriak dira.

Harpidetzarako aukera dago, e-mail-era buletinak eta bestelako informazioa jasotzeko.

Egin dudan bilaketa Rebobine por favor filma izan da. Emaitza ugari topatu ditut: kritikak, fitxa teknikoak, sinopsiak, argazkiak…

Web gune sinplea denez, erabilerraza da eta informazio desberdin ugari topa dezakegu bertan.


LUCIO, UN ANARQUISTA IRREDUCTIBLE”-(dokumentala)

Ohitura handia daukagu etxea teilatutik hasteko. Aitor Arregik aurrekoan eskaini zigun hitzaldiak, ordea, edozer gauza egin aurretik dokumentazio lan sakon bat burutzea ezinbestekoa dela erakutsi zigun; dokumentazioak, parte handi batetan, emaitzak baldintzatuko ditu. Hala ere, informazio bilketaren beste aspektu bat ere erakutsi zigun: pertsonak informazio iturri direnean, jasotakoa etengabe aldatzen da.
Arregiren hitzetan, 2003an izan zuten Lucioren berri lehenengo aldiz, Cannesko festibalean parrandan zeudela hain zuzen ere. Bertan ezagututako tipo batek Luciok egindakoak kontatu zizkien, lan zinematografiko batetarako material polita zela azalduz. Handik bueltan pertsonai hau ikertzeari ekin zioten. Kuriosoa iruditu harren, dokumentazio lan honi hasiera emateko google bilatzailera jo zuten. “Emaitza gutxi horrenbesteko lapurreta, faltsifikazio eta bestelakoak egin zituen anarkista eta igeltsero honentzat”. Hala ere, Lucioz gain, informazio iturri nagusi izan zen liburua topatu zuten: La revolución por el tejado. Beste zenbait informazio iturrietara ere jo zuten, hemerotekak barrenetaraino miatu zituzten, Lucioren inguruan ezer gutxi aurkituz: aski ezaguna den bere lapurretaren berri gutxi batzuk, First National City Bank-eri lapurtutako 3milioi pezetena, alegia.
Aipatutako liburua informazio iturri garrantzitsua izan harren, bere familia eta lagunartekoekin, eta Lucio berarekin izandako erlazio eta elkarrizketak izan ziren benetan dokumentala aberastu zutena. Horregatik, unean uneko dokumentazioa izan zela aitortzen zigun Arregik; grabatzen zihoazen heinean dokumentatzen ziren eta ondorioz “gidoia” aldatu egiten zen etengabe.
Laburbilduz, Lucio klandestinitatean jokatu zuen eta ondorioz datu- baseetan topa daitekeen informazioa urria da. Horregatik, pertsonak izan ziren informazio iturri nagusia, eta elkarrizketatu bakoitzak kontatutakoaren arabera “gidoia” moldatu beharra zegoen, inprobisazio handiko lana izan zelarik.


Joost web gunea internet bidezko telebista moduan definitu daiteke.

Telebistaren iraultza ekarriko duen proiektu berritzaile hau, KaZaA eta Skypen sortzaileak garatzen ari dira: Niklas Zenntröm eta Janus Friss.

Web guneak, AEBetako telebista programak, bideoklipak eta filmak eskaintzen ditu. Kalitatezkoak izateaz gain dohainik dira.

Internet sozialaren alde jokatzen duen web gunea da, horregatik erabiltzaileak chat batetan hitz egin dezakete, programa berdina ikusten ari diren erabiltzaileekin edota gustu antzerakoak dituztenekin.
<a



Gigapan, argazki panoramikoetan espezializatutako web gunea da.
Irudi banku bat da. Zehazki, Gigapan robotic kamerarekin guztiz lotuta dago.

Kamera berezi honen erresoluzioa hain da handia zoom-arekin nahi beste hurbildu gaitezkeela irudiaren kalitate berdina mantenduz. Horregatik erresoluzioa gigapixeletan neurtzen da. Prezio desberdinetako Gigapan robotic kamerak web orrian bertan eskuratu daitezke.

Hala ere, web gunearen xedea argazki elkartrukea denez, harpidetza dohainekoa da eta Gigapan robotic kamerarekin atera ez diren argazkiak ere onartzen dira. Gainera, web orrian argazkiak deskargatu eta igotzeko Mac zein Windows-ekin bateragarria den programa bat jaitsi dezakegu.
Bestalde, gainontzeko erabiltzaileekin hitz egiteko aukera ere badago.